XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Artikulua - Aurrekontu Orokorren Edukina

1. Herrialde Historikoko Aurrekontu Orokor finkatuak 266.644.021.359 pezetara iristen dira 1995eko ekitaldirako, horri dagozkion gastuetan nola sarreretan, I Eranskin gisa bateratzen den laburpenaren arabera.

2. Batzarre Nagusietako Aurrekontuen gastua 284.955.000 pezetara iristen da ordainketa kredituei dagokionean.

Batzarre Nagusietako Aurrekontuen sarrerak Aurrekontuan jarritako ordainketa kredituen zenbateko berdinera iristen dira.

3. Gipuzkoako Foru Aldundiko Aurrekontuaren gastuak 265.827.281.000 pezetara iristen dira ordainketa kredituei dagokionez, eta 24.626.046.000 pezetara konpromisu kredituei dagokienez, eta 1995etik aurrerako ekitaldietan horren banaketa II Eranskinean zehazten dena izango da.

Foru Aldundiaren Aurrekontu sarrerak 265.827.281.000 pezetara iristen dira, 11.050.102.000 pezetako zorpetze eragiketak barne izanik.

4. Uliazpi Fundazioa Foru Erakunde Autonomoko Aurrekontuaren gastuak 1.282.804.000 pezetara iristen dira ordainketa kredituei dagokienez.